LEZO HIP-HOP EGUNAK

AZALPENA

Gazteen artean Hip-Hopak zuen erakargarritasuna ikusita, Lezoko udalak apostu egin zuen Hip-Hop egunak antolatu eta hasiera batean arrotza zitzaigun mugimendu hau gerturatu eta gure hizkuntzan ere landu zitekeela erakusteko. Hiru urtetan aritu ginen, Lezoko udalarekin lankidetzan, Hip-Hop egunak antolatzen (esker bereziak Xanti Val Zabaletari, egindako ahaleginagatik eta erakutsitako babesagatik)

Lezoko gune desberdinetan aritu ginen tailerrak eta erakustaldiak egiten. Beste ekitaldi askorekin gertatu bezala, Lezoko Hip-Hop egunen informazio gutxi gordeta dugu. Eskaria, beste behin ere, denon artean, hutsuneak osatu ditzagun. Eskerrik asko.